Jon Iñarritu diputatua eta Urko Aiartza senataria Daban Shadala, Hego Kurdistango gobernuak Madrilen duen ordezkariarekin bildu dira koalizioak Diputatuen Kongresuan dituen bulegoetan.

Bileran Kurdistanek eta Euskal Herriak bizi duten egoera izan dute hizpide.

Shadala jaunak bere herrian bizi duten egoera larriaz hitz egin die euskal parlamentariei. Une honetan milioitik gora errefuxiatu daude Hego Kurdistanen. Iñarrituk eta Aiartzak elkartasuna eta babesa adierazi diote EH Bilduren izenean.

@ehbilducongreso