Urko Aiartza senatariak Espainiako gobernuari exijitu dio gaitzesoen adierazpen eta elkarrizketa eskaeretatik harago neurri gehiago har ditzala. "Nazioarteko zuzenbidearen eta Nazio Batuen ebazpenen urraketen aurrean, ezin da neutrala izan", esan dio Espainiako atzerri ministroari.



 

Ildo horretan, Aiartzak nabarmendu du lurralde palestinarren okupazioa bukatzeko nazioarteak egin dezakeen presioak duen garrantzia. Era berean, Europa Israelen merkataritza bazkide nagusia dela esan du euskal diputatuak. Bere ustez, Espainiako gobernuak eta Europako Batasunak presioa egin behar diote Israeli.

Horregatik guztiagatik, Aiartzak Europako estatuek hartu beharko lituzketen neurri batzuk proposatu ditu:

  • Israelek giza eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean, berarekin duen Lehentasunezko Elkartze-akordioa bertan behera uztea Europako Batasunak.
  • Israelekin duten arma salerosketak bertan behera uztea.
  • Harreman diplomatikoak giza eskubideen errespetura eta okupazioaren bukaerara baldintzatzea.
  • Pepe Mugica, Uruguayko presidenteak proposatu legez, Nazio Batuen Erakundearen bake misioa eratzea.

@ehbilducongreso