Jon Inarritu diputatuak eta Urko Aiartza senatariak bilera izan dute gaur Musa Amer Odeh, Palestinak Madrilen duen enbaxadorearekin, ordezkaritza palestinarrak duen egoitza diplomatiko nagusian.



Ordubete iraun duen bileran, enbaxadore palestinarrak, besteak beste, Gaza eta Zisjordanian herritarrek bizi duten egoeraz hitz egin die euskal ordezkariei.

Iñarrituk eta Aiartzak EH Bilduren izenean, elkartasuna adierazi diote enbaxadore palestinarrari eta Israelgo armadak bonbardaturiko ospitaletara tresneria eta materiala bidaltzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak martxan jarri duten elkartasun kanpainari buruzko informazioa helarazi diote.

Horrezaz gain, euskal ordezkariek ekimen horren emaitzak ikusteko Euskal Herrira joateko gonbitea luzatu diote enbaxadore palestinarrari.

Azkenik, Amaiurreko bi parlamentariek palestinarren askapen borrokarekin EH Bilduren konpromisoa adierazi eta estatu palestinarraren defentsa egin dute.

@ehbilducongreso