Era berean, kuartel berria egiteko 1,9 milioi euroak Tokiko Garapenerako Zentro bat eraikitzeko eta Langabeziaren Aurkako eta Enpleguaren Sustapenerako Plangintza batera bideratu daitezela nahi du koalizio subiranistak.

Sabino Cuadra diputatuak aurkezturiko Legez besteko Proposamenak nabarmentzen duenez, kuartel berria aurretiaz Udalak berak eta Nafarroako Gobernuak Osasun Zentro bat eraikitzera bideraturiko lurzoru batean eraikiko da. Zentro hori 2013an zen irekitzekoa.

Gainera, Amaiurrek nabarmentzen duen bestea, Segurantza Sozialaren 2014ko uztaileko datuen arabera Fitero, Cintruenigo eta Corellakoa Nafarroako langabezia tasarik altuenetakoa duen eskualdea da; %30ekoa gutxi gora behera, alegia. Nafarroakoaren ia bikoitza.

Azkenik, euskal koalizioaren arabera, Udaltzainak kontuan hartu gabe Nafarroan dagoen mila biztanleko polizia kopurua 6´5ekoa da, Europakoaren bataz bestekoa baino askoz handiago (3,37 polizia/1000 biztanle).

@ehbilducongreso