Onintza Enbeita diputatuaren arabera, Mariano Rajoy eta Artur Masen arteko bilerak aurreikuspenak bete ditu. Bere ustez "Espainiako presidenteak ate kolpe batez bota du Generalitateko presidenta".

Enbeitaren arabera, "Mariano Rajoyren mezuak zer pentsatu eman beharko lioke EAJri". Bere esanetan, "EAJk behingoz Euskal Herria lehenetsi beharko luke Espainiaren aurrean".

"Euskal Herritik Euskal Herrirako politikak egiten hasteko unea du EAJk, hau da, independentziaren aldeko politikak eta ez politika autonomikoak", esan du diputatu abertzaleak.

@ehbilducongreso