Amaiurreko diputatuak oso gogor kritikatu du PPren gobernuak ugazaben mutualitateen arloan egin nahi duen erreforma.

Cuadrak erregimen frankistarekin lotu ditu ugazaben mutualitateak. "Europako herrialde gehienetan mutualitateak orain dela hainbat urte desagertu ziren, baina Espainiako estatuan lasai asko dabiltza, beste instituzio frankista batzuekin gertatu den bezala", adierazi du. Cuadrak azaldu duenez, Espainiako estatua horrexegatik dago "Europako lehen postu kronikoan" laneko istripu kopuruari eta gaixotasun profesionalak ezkutatzeari dagokionez.



Euskal diputatuak beste kritika bat ere egin du: "gero eta eskumen eta baliabide gehiago ematen dizkiete mutualitateei, sare publikoaren eta langile klasearen lan-osasunaren kalterako".

Halaber, Cuadrak salatu du PPren gobernuak mutualitateen izaera pribatua ezkutatu nahi duela, "Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileak" deituz. Horri dagokionez, nafar diputatuak gogoratu du Confesbaskeko presidente Miguel Angel Lujua Mutaliako gerentea ere badela.

Azkenik, Cuadrak ohartarazi du lege berriarekin mutualitateek lehen egunetik esku hartu ahalko dutela bajetan eta langileen historia klinikoak eskuratzeko aukera izango dutela.

@ehbilducongreso