PSOEren ustezko "berritzea", makillaje hutsa da

Asteburu honetan PSOEk Madrilen egin duen kongresu bereziak eman duena ikusirik, bere baitan ezer aldatu ez dela baiezta dezakegu.

Independentismoa eta indarkeria matxista alderatzea, inteligentziari irain egitea da. Zentzu horretan, Espainia batu eta disolbaezinaren ideiari dagokionean, ezerk ez du PSOE Alderdi Popularrarengandik bereizten.

Euskal herritarren gehiengo zabal bat haserre arazten dituen hitzak PSOEren idazkari nagusiak botatakoak dira, zeinetan ez duen euskal gizartearen erabakitze eskubidea onartzen.

PSOEren idazkari nagusi hautatu berriaren mezu "berriztatzailea" guztiz zentzugabea da, batez ere Euskal Herriarentzat ezin kaltegarriagoa izan den iragan baten aldarrikapenetik. PSOEren baitan ustez sustaturiko "berritzea" makillajea besterik ez da.

Pedro Sanchezi buruz hitz egitea Alfredo Perez Rubalcaba, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalezi buruz hitz egitea da.

@ehbilducongreso