Koalizio subiranistaren arabera israeldarren ofentsiba gatazkaren konponbide elkarrizketatu baten edozein itxaropenaren aurkako erasoa da. Horregatik, Amaiurren ustez nazioarteko komunitate osoaren betebeharra da presio egitea Israelek bertan behera utz ditzan erasoaldiak eta Nazio Batuen erakundearen baitan onarturiko ebazpenak bete ditzan. Euskal koalizioak Legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Espainiako gobernuari Israelen duen enbaxadorea aldi baterako kendun dezala eskatuz.

Rafa Larreina diputatuak bere aldetik, komunikabideei eginiko adierazpenetan esan du "ordua dela estatuak behar bezala inplikatu eta Israeli presio egiteko Gazan egiten ari den sarraskia geldiarazteko".



@ehbilducongreso