Josu Juaristi eurodiputatuak Europar Batasuneko estatuetako gobernuei eskatu dien bezala, Jon Inarritu diputatuak eta Urko Aiartza senatariak ere Israelen duen enbaxadorea aldi baterako kentzeko eskatuko diote Espainiako gobernuari. Kanpo arazoetarako Kongresuko eta Senatuko batzordeetara eramango du urgentziazko eskaera Amaiurrek.

Jon Inarrituren esanetan "ez da adierazpen epelak egiteko unea, Israel Palestinako herriaren aurka egiten ari den sarraskiaren aurrean jarrera irmoa agertzeko baizik".

Josu Juaristi, EH Bildu – Herriek Erabakitzen Dute koalizioko eurodiputatuak Europar Batasuneko estatuetako gobernuei eskatu die Israelen dituzten enbaxadoreak aldi baterako kendu ditzaten.

@ehbilducongreso