Amaiurren ustez eskubide eta askatasun demokratikoen aurka duela hiru urte Espainiako gobernuak hasitako erasoaldian beste urrats bat da gaur Ministro Kontseiluak onartu duten Herritarren Segurtasun legea.

Boterera iritsi zenean Rajoyren gobernuak ezkutuan ezarri zuen salbuespen egoeraren legeztatzea baino ez da lege hau.

Bere helburua stablisment-aren aurkako protesta ekintza oro (baketsua izan ala ez) zigortzea da. Krisi sozial eta ekonomikoa hasi zenetik izan den protesten (erabat zilegiak) ugaltzea eta Herritarren Segurtasun legea batera datoz.

Edozein kasutan, Amaiurrek gogoratu nahi du badirela urte asko Euskal Herrian segurtasun erregimen berezia aplikatzen dutena. Eta egoera berezi hori herri mugimendu zein independentziaren aldeko mugimenduen protestak zigortzeko Segurtasun Indarrek askatasun osoa izatean datza.

Laburbilduz, duela hiru hamarkada Euskal Herrian ezarri zuten "Plan ZEN" delakoa estatu osora zabaldu nahi du Espainiako gobernuak.

Herritarren Segurtasun legea barik, "Herritarren Errepresio legea" izena jarri beharko liokete gaur onartu duten lege horri.

@ehbilducongreso