Euskal diputatuak dio "gero eta gehiago estatu egiturak soberan daudela" eta egunek aurrera egin ahala, "burujabe izatearen beharraz gero eta ziurrago gaudela".

Larreinak oso gogor kritikatu du, formaz zein edukiz, 26 lege aldatzen dituen neurri ekonomikoen Errege Lege Dekretua.



Euskal diputatuak Alderdi Popularraren politiken izaera ultraliberalaz ohartarazi du ere bai. "Etorkizunik gabeko eredua betikotu eta jendearen kontrako sistema ultraliberala indartu nahi du Alderdi Popularrak", esan du.

Bere ustez, "PPk ez die iruzur fiskalari eta ustelkeriari aurre egiten ez duelako horretarako adorerik" eta, gehitu du, "ez dielako berau finantzatzen duten enpresei aurre egin nahi".

Bere hitzetan, "gero eta gehiago soberan daude estatu egiturak, besteak beste, Euskal herriarentzat eta euskal ekonomiarentzat gero eta oztopo handiagoak direlako".

"Egunek aurrera egin ahala, burujabe izatearen beharraz gero eta ziurrago gaude", esan du Rafa larreinak.

@ehbilducongreso