Koalizio subiranistak Legez besteko Proposamena aurkeztu du gaur goizean joan den asteko uholdeek kalteturiko Baztan eta Bidasoa eskualdeetako guneetara begira Espainiako gobernuak jarduera-plan urgentea martxan jar dezala eskatzeko.

Ekimenak bi puntu ditu. Lehenak, bi eskualde horietan izan diren kalteen balorazioa ahalik eta azkarren eta zehatzen egitea eskatzen du. Eta bigarrenak, laguntza ekonomiko eta sozialak zehazteko Gune Katastrofiko izendatuko dituzten eskualdeentzako Lege-dekretu bidez osoko plana onartzea proposatzen du.

@ehbilducongreso