Bere esanetan, gustatzen ez zaizkion nekazal erakundeak ahuldu nahi ditu Espainiako gobernuak. "Ez dago gardentasunik, ez objetibotasunik, ez parte hartzeko berme demokratikorik ere", esan du.



Euskal diputatuak salatu duenez "jauntxo edo kazike" gisako jarrera erakutsi du berriz ere Alderdi Popularrak, besteak beste, nekazal erakunde kritikoen ahotsa "isilarazi" nahi duelako.

Bere ustez, Espainiako gobernuak sistema zentralizatu eta uniformea inposatu nahi du nekazaritza alorrean ere bai, Madrilek agintzen duenaren kudeatzaile huts bihurtuz estatuko lurralde ezberdinak.

Aristegik gogoratu duenez, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak nekazaritza alorreko ordezkaritza sindikala antolatzeko eskumena dute eta beraz, "esku hartze ilegal eta jada urria den gure burujabetzaren aurkako eraso baten aurrean gaude".

Bere aburuz, "kontsultaz mozorroturiko sasi hauteskundeak" ezarri nahi ditu Alderdi Popularrak. "Gustatzen ez zaizkien nekazal erakundeak ahuldu nahi dituzte. Ez dago gardentasunik, ez objetibotasunik, ez parte hartzeko berme demokratikorik ere", esan du.

Ildo horretan, lege hau "iruzurra" dela salatu du.

@ehbilducongreso