Kazetarien galderei erantzunez, Jon Inarritu diputatuak esan du Cristina Borboikoaren auziperatzea "izozmendiaren edo icebergaren punta besterik ez dela". "Urte askotako azpijoko eta ustelkeriaren icebergaren punta besterik ez da", esan du Inarrituk.

Bere ustez, "orain ulertzen dugu zergatik hainbesteko presa Espainiako erregearen familia aforatzeko". Amaiurreko diputatuak epaileari presiorik ez egiteko eskatu dio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso