Maite Aristegik eta Xabier Mikel Errekondok gaixotasun larria duen Josu Uribetxeberria presoari bisita egin diote gaur goizean Arrasateko bere etxean.

Berarekin egon diren bitartean, besteak beste, gaurkotasun politikoari buruz mintzatu dira, baina batez ere, gaixotasun larriak dituzten presoen egoerari buruz.

{audio}images/audioak/2014-06-20-errekondo-eu.mp3{/audio}

Bisitaren ostean, Xabier Mikel Errekondok oso har presoek jasaten duten egoera eta batik bat, gaixo dauden presoena salatu du.

Ildo horretan, euskal diputatuak hemendik aurrera presoei gerta dakiekenaren erantzule egin ditu Espainiako barne ministroa zein Mariano Rajoy, gobernuburua.

"Ibon Iparragirre, Aitzol Gogortza eta Txus Martinenkin ikusi ahal izan genuen bezala, gaur ere, Josu Uribetxeberria jasaten ari den tratu ankerraren lekuko izan gara", esan du Errekondok.

Horregatik guztiagatik, Ventura Tomeren askatasuna aldarrikatzeko bihar Iruñeako kaleak zeharkatuko dituen manifestaziora joateko dei egin dio euskal gizarteari.

@ehbilducongreso