Diputatu subiranistak aurrezki kutxen "likidazioa" estatuko ekonomiaren arazorik handienetakotzat jo du. "Kutxa batzuetako kudeaketa txarrak entitate mota horien guztien helburu izan den gizarte lanari amaiera ema die", esan du Larreinak. Bere esanetan, gizarte lanak ekonomiari laguntza ematea esan nahi du; pertsonei, familiei, autonomoei eta empresa txiki eta ertainei.



Ildo horretan, Kutxabanken "bankarizazioa" prozesua salatu du. Prozesu horren bukaeran, adierazi du, hamabost pertsonek zuzenduko dute Kutxabanken etorkizuna.

@ehbilducongreso