Sakabanaketaren aurka bihar Baionan egingo den manifestazioara joateko dei egin du gaur Amaiurrek Basauriko espetxearen atarian.

Xabier Mikel Errekondok eta Onintza Enbeita diputatuek espetxe politika alda dezala exijitu diote Espainiako gobernuari. Batik bat, gaixotasun larriak dituzten presoen egoera nabarmendu dute. "Egoera ezin larriagoa, jasanezina da", adierazi dute espetxearen atarian.

Hemendik aurrera gerta litekeenaz ohartarazi eta Espainiako gobernua egin dute ere bai horren arduradun.

Gaixotasun larriak dituzten presoei egiten ari zaizkien bisiten baitan, Aitzol Gogortzaren txanda izan da gaur. Xabier Mikel Errekondo eta Onintza Enbeita diputatuak, Iñaki Goioaga senataria, Maribi Ugarteburu eta Julen Arzuaga parlamentariak eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea izan dira Basauriko espetxera hurbildu direnak.

@ehbilducongreso