Tomas Madina Etxebarria euskal herritarrak salatu du torturak eta tratu txarrak pairatu dituela inkomunikazio erregimenean atxilotuta egon den bitartean. Horren aurrean, Amaiurrek honakoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, gure elkartasuna helarazten diegu Tomas Madinari eta haren senideei.

Bigarrenik, Segurtasun Indarrek atxiloaldi inkomunikatua era sistematikoan erabiltzen dutela salatzen dugu.

Tomas Madinak salatu du Guardia Zibilaren egoitzan egon den bitartean torturatu egin dutela edo, beste era batera esanda, bere oinarrizko eskubideak eta giza eskubideak urratu dizkiotela salatu du.

Guardia Zibilak inkomunikazio erregimena ezarri ziola jakin genuenean, hori gerta zitekeela salatu genuen. Are gehiago, bilera bat eskatu genion Barne ministroari, baina gure eskaerak ez zuen inolako erantzunik jaso haren aldetik. Herriaren Defentsariarekin bildu ginen, baina, hala ere, Guardia Zibilak ez zion atxilotuari inkomunikazio erregimena kendu eta ez zuen epailearen esku utzi.

Espainiako Gobernuak eta Alderdi Popularrak beren estrategia errepresiboa albo batera uzteko eta euskal gatazkaren konponbide baketsuranzko urratsak egiteko garaia da.

Tortura gure bizitzetatik behin betiko desagerrarazteko ordua da.

@ehbilducongreso