Iker Urbina eta Xabier Mikel Errekondo diputatuek Tomas Madina Etxebarriari inkomunikazio egoera kendu diezaiotela eskatu diote Espainiako Herriaren defendatzaileari.

Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Urbinak esan du "garai hauetan ulergaitza bada honelako atxiloketak gertatzea, are eta ulergaitzagoa da inkomunikazioa aplikatzen jarraitzea".

Urbinak gogoratu duenez, nazioarteko hainbat erakundek inkomunikazio egoeraren arriskuez behin baino gehiagotan ohartarazi diote Espainiako gobernuari.

Herriaren Defendatzaileak ez bezala, barne ministroak ez dio erantzun berarekin batzartzeko Amaiurrek luzatu dion eskaerari.

@ehbilducongreso