Gaur goizaldean Guardia Zibilak atxilotu duen Tomas Madina Etxebarria euskal herritarrari inkomunikazio egoera ezarri diotela jakin bezain laster, Amaiurrek bilera bana eskatu die Jorge Fernandez Diaz barne ministroari eta Soledad Becerril Espainiako Arartekoari, hurrenez hurren.

Gure helburua Torturaren eta tratu ankerren prebentziorako Europako Batzordearen txostena bete eta atxilotuaren Giza Eskubideak errespetatzen ari direla ziurtatzea da.

Era berean, Tomas Madina Etxebarriari inkomunikazio egoera altxatu diezaiotela eta berehala epailearen aurrera eraman dezatela exijitzen dugu.

Azkenik, Tomas Madinaren senideei gure elkartasuna adierazi eta Euskal Herrian hasitako bake prozesuaren aurkako beste oztopo baten aurrean gaudela salatu nahi du Amaiurrek.

@ehbilducongreso