Ez batak ez besteak, ez du zilegitasunik. Ez dira gure erregeak eta ez dugu iruzur horretan parte hartuko.



Juan Carlos I.a Borboikoa erregearen abdikazioak bi helburu argi ditu gutxienez: egiturazko krisi sakon batean murgilduta dagoen Estatua oxigenatzea eta Frankoren heriotzaren ondoren inposaturiko testatu ereduari segida ematea. Izan ere, garai hartan nazio historikoen errealitatea ukatu eta gure kasuan, Euskal herria ukatzen zuen "lotua eta ondo lotutako" estatu eredua ezarri zuten. Eta orain, gauza bera egin nahi dute.

Oso adierazgarria da hala monarkak berak nola gobernuburuak eta PSOEko buruzagi nagusiak egonkortasun hitza erabili izana hartutako erabakia justifikatzeko. Azken batean, horixe da helburua, indarrean dagoen estatu ereduari eustea, erregimen frankistak ezarri eta inposatu zuen eta trantsizioa deituriko garaian betikotu den monarkia hau iraunaraztea.

39 urte igaro dira Juan Carlos I.a errege izendatu zutenetik, eta gaur egun, euskal gizartearen gehiengo zabal batek defendatzen du Euskal Herriak herri burujabe gisa bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatzen duen marko demokratikoa.

Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren eta erregimena bizirauteko estatu botereek emandako urratsen ondoren, EH Bilduk monarkia espainiarra eta estatu espainiarrarekiko hausturaren defentsa eta aldarrikapena berresten du. Ez dago demokraziarik autodeterminazio eskubidearekiko errespeturik gabe.

Esan beharrik ez dago EH Bildu koalizioa errepublikaren aldekoa dela. Guretzat, Monarkia eta demokrazia uztartu ezinak dira, eta horregatik euskal errepublika independientearen alde lanean dihardugu.

Esan gabe doa ere bai, ez dugula inola ere onartuko orain dela 35 urteko itunak berregitea. Ez dugu itxura garbitze gehiagorik onartuko. Horregatik, norabide horretan indarrak biltzeko eta orain dela 35 urte abertzaleen artean izan ziren zatiketak berriz ere errepikat ez daitezen deia egiten dugu.

Horregatik guztiagatik, eta esaten ari garen guztiagatik, Amaiurrek ez du abdikazio legearen bozketan parte hartuko. Ez dagokigu guri estatu ereduaz erabakitzea eta are gutxiago, estatu buruzagitza zein erregeri dagokion erabakitzea. Felipe ala Juan Carlos, Juan Carlos ala Felipe. Azken finean, hori baita datoprren asteazkenean bozkatuko dena. Ez batak ez besteak, ez du zilegitasunik.

Ez dira gure erregeak eta ez dugu iruzur horretan parte hartuko.

@ehbilducongreso