Amaiurreko senatariak enpresen interesak herritarren eskaeren gainetik jartzea leporatu dio Jose Manuel Soria industria ministroari.

Bere esanetan, Garoñako zentral nuklearrak ez ditu berriz ere martxan jartzeko segurtasun neurriak betetzen. Gainera, zentralaren bideragarritasun ekonomikoa baieztatzeko daturik ez dago, alderantziz. Horregatik, Nuclenorrek zentrala berriz ere martxan jartzeko eskaria egin dezan aukera ematen duen errege dekretuan onarpena erabaki politiko bati dagokiola aurpegiratu dio industria ministroari.

"Zer dago energia enpresen neurrira eginiko errege dekretuaren atzean?", galdetu dio Amalur Mendizabalek Soriari.

Zentralaren behin betiko itxiera exijitzeaz gain, Gladys del Estal militante ekologistaren heriotzaren urteurrena izan du gogoan Amaiurreko diputatuak. Gogora dezagun, gaurko egunez, duela 35 urte Guardia Zibilak Gladys del Estal hil zuela Tuteran militarismoaren aurkako manifestazio ekologista batean parte hartzen ari zela.

@ehbilducongreso