Attachments:
Download this file (Regimiento América 66 .pdf)Regimiento América 6 - galderak [ ] 65 kB

Koalizio subiranistak America 66 errejimendua, Iruñeko udalarekin batera, Nafarroako hiriburuan egiten ari den erakusketari buruzko idatzizko bi galdera aurkeztu ditu.

Amaiurren ustez erakusketak II Errepublikaren aurkako estatu kolpe faxistari gorazarre egiten dion erakusketa da America 66 errejimenduarena. Are gehiago, 1936ko gerraren ondorengo genozidioari gorazarre ere egiten diola uste du euskal koalizioak. Horregatik, ardurak argitze aldera, ikerketarik zabaldu ote duen galdetu dio idatziz defentsa ministerioari.

Ikerketarik zabaldu ez balitz, Amaiurrek jakin nahiko luke ezer ez egitearen arrazoiak zeintzuk diren. Koalizio abertzalearen ustez, erakusketak Memoria Historikoaren Estatuko eta Nafarroako legeak urratzen ditu.

Sabino Cuadra diputatuak adierazi duenez, "lotsagarria eta iraingarria da erabat erakusketa hori, gogoan izan behar baitugu, 1936ko kolpe militarraren osteko 300tik gorako hiketetan aktiboki parte hartu zuelako errejimendu horrek".

@ehbilducongreso