Amaiurrek bere harridura eta kezka azaldu nahi du Gotzon Sanchez euskal aktoreak parte hartzen zuen iragarkiaren erabilera bertan behera uzteko Coca Cola multinazionalak hartu duen erabakiagatik.

Kezkagarria da baita ere, Coca Cola bezalako enpresa boteretsu batek ideologia ultranazionalistadun biktimen elkarte baten presioari men egin izana.

Gotzon Sanchezen auziak agerian uzten du arrazoi ideologikoak direla medio espainiar estatuan jende ugariren aurkako jazarpena errealitatea dela. Gotzon Sanchez aktoreak, milaka eta milaka euskal herritarrekin batera, ez ditu espainiar estatuko gainontzeko herritarrek dituzten eskubide politiko eta zibil berberak.

Espainiar estatuko sektore atzerakoienek sustatutako sorginen ehiza da hemen eta orain gertatzen ari dena. Diginidad eta Justicia elkartea, beste elkarte eta alderdi politiko batzuekin batera, bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko oztopo baino ez dira.

Amaiurrek bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Gotzon Sanchez aktoreari.

@ehbilducongreso