Alderdi Popularraren gobernuak ez die inolako erantzunik eman koalizio subiranistak IRPH indizearen inguruan egindako hamabost galderei.

IRPH indizea interes orokorreko gaia da eta herritarren gehiengo oso zabal bat haren kontra agertu da, baina, hala eta guztiz ere, Mariano Rajoyren gobernuak indarrean dagoen legediaren pasarte batuk kopiatu besterik ez du egin erantzun gisa.

PPren gobernuaren jokabidea izugarri larria da, Ekonomia Ministerioak gardentasunik eza sustatzen baitu hipoteken inguruan, oso gai polemikoa den arren. Hain zuzen ere, Europako legediak interes tipoei buruzko informazioa gardentasunez emateko gomendatzen die entitate eta instituzioei.

Galderak apirilaren 2an egin genituen arren, Espainiako Gobernuaren erantzuna orain iritsi da, IRPH indizea bertan behera utzi duen lehen epaia eman denean. Izan ere, epaile batek baliogabetzat jo du IRPH Kutxak interes tipoa Kutxabankeko hipoteka batean, neurriz kanpokoa izateagatik. Epaiaren arabera, Kutxabankek era desegokian kobratutako interesak itzuli eta horren ordez Euribor + 1 indizea aplikatu beharko du.

@ehbilducongreso