Presoen sakabanaketaren aurka Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalek aurrera daramaten dinamikarekin bat eginez, Amaiurrek gaixotasun larriak dituzten presoei bisita egingo die datozen asteetan. Ekimen horren helburua presoen zuzeneko testigantza jasotzea da.



Gure nahia beraz, 12 presori bisita egitea da.

Gaixotasun larriak dituztenak:

Txus Martin (Zaballa)
Ibon Iparragirre (Navalcarnero)
Josetxo Arizkuren Ruiz (Alama, Galizia)
Jose Ramón Lopez de Abetxuko (Villabona, Asturies)
Inmaculada Berriozabal (Alama, Galizia)
Gari Arruarte (Almeria)
Iñaki Etxeberria (Topas, Salamanca)
Aitzol Gogortza (Basauri)
Jose Mari Etxeandia (Topas, Salamanca)
Ibon Fernandez (Lannemezango espetxea, Frantzia)
Ventura Tomé (Murcia)
Josu Uribetxeberria (Etxean konfinatua)

Ekimenak bi fase izango ditu. Lehenik eta behin, espetxe zuzendaritzarekin eta espetxeetako zuzendariekin harremanetan jarriko bistak antolatzeko. Aldi berean, Diputatuen Kongresuko Barne Batzordeko presidenteari parlamentariez (nahi dutenek) osaturiko ordezkaritza izendatu dezala proposatuko diogu. Jarraian, bisitak burutuko genituzke.

Barne Batzordeko presidenteak edo eta batzordeak berak gure proposamena onartu ala ez, Amaiurreko ordezkariok ekimenarekin jarraituko genuke.

Lehen fasea datorren astean hasi eta hilaren azken astera arte luzatuko da. Maiatzaren azken egunetan lehen bisitak egiten hasiko ginateke.

Bisitatuko ditugun lehen presoak Txus Martin basauriarra, Ibon Iparragirre ondarruarra, Aitzol Gogortza oreretarra eta Ventura Tomé tafallarra izango dira euren egoera ezin larriagoa delako.

Ekainaren bukaerarako bisita guztiak eginak nahi genituzke.

Beste ekimen batzuk

Bisita errondaz gain, urtea bukatu aurretik bestelako ekimen batzuk ere aurre ikusten ditugu. Besteak beste, Espainiako gobernuari, presidenteari barne, ahozko galdera egitea eta barne ministroaren agerraldia eskatzea, bai Kongresuan zein Senatuan. Edozein kasutan, ekimen hauek gaurkotasun politiko edo egoera politikoaren gora beheren arabera zehaztu edo moldatuko ditugu.

@ehbilducongreso