Koalizioak obren lizitazio eta adjudikazio prezioei buruzko eta Euskal Autonomia Erkidegoan Abiadura Handiko Trena egiten ari diren enpresei buruzko informazioa eta datu zehatzak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.

Amaiurrek jakin nahi du "Euskal Y"-ko Zornotza-Lemoa eta Tolosa-Hernialde zatietan diru publikoa bidegabeki erabili dela aditzera ematen duten datuak zuzenak diren.

Halaber, euskal koalizioak Isolux Corsan-Corviam enpresak EAEn dituen lizitazio guztien inguruko informazioa eskatu du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat zati zergatik garestitu diren galdetu dio Espainiako Gobernuari.

Era berean, Herri Kontuen Epaitegiak gainkostuak izan dituzten tren zatien adjudikazio espedienteak ikuskatzeko asmorik duen jakin nahi du Amaiurrek.

Azkenik, Abiadura Handiko Trena egiteko obretan gertatutako lan istripuez galdetu du euskal koalizioak, Mikola Vistxenki ukrainarraren eta Dragomiv Jordanov bulgariarraren kasuak gogora ekarriz. Amaiurren ustez, tragedia horiek argi eta garbi erakusten dute langileek oso baldintza prekarioak pairatzen dituztela.

@ehbilducongreso