BNG, Nueva Canaria, Izquierda Plural eta AMAIURrek, euskal koalizioaren ekimenez, Jorge Fernandez Diaz barne ministroaren agerraldia eskatu dute berriz ere, Maroko eta kolonia espainiarraren arteko mugako uretan joan den otsailean hil ziren hamabost etorkinen auziari buruzko "egia osoa" esan dezan.

AMAIURren ustez, joan den otsailaren hamahiruko agerraldian, "gutxienez hiru aldiz esan zuen gezurra" ministroak eta beraz, oraingoan, zoritxarreko gertaera hartan jazotakoaren "egia osoa" esan beharko du. Euskal koalizioaren iritziz, Ceutan gertaturikoa "eskandalagarria" da.

Jon Iñarritu diputatuak esan duenez, "azken egun hauetan zabaldutako informazio berriek gobernua egiten duten gertatu zenaren arduradun eta beraz, agerian geratu da, otsailaren hamahiruko agerraldian gutxienez hiru aldiz esan zuela gezurra barne ministroak".

@ehbilducongreso