"Arma gutxiago eta liburu gehiago" esan dio hiru aldiz Xabier Mikel Errekondok Mariano Rajoyri Zintronikoko ikastetxe publikoko haur batek Guardia Zibilaren fusila eskuan zuen argazkia erakusten zuen bitartean.

Euskal diputatuak salatu duenez Espainiako gobernuak haurrak babesteko plana iragarri eta egun berean "haur horien eskuetan porrak eta armak jarri" eta txosten "fantasmak" erabiliz Nafarroan hizkuntza murgiltzearen aurka jotzen du.



 

Diputatu subiranistak kritikatu duenez, "Espainiako gobernuak fusilez doktrinatu nahi ditu haurrak". Jarraian, haur horiei guztiei Tres Cantos, La Salve eta Intxaurrondoko sotoak ere erakutsiko dizkieten galdetu dio Rajoyri. Baina ez da hori izan egin duen galdera bakarra, izan ere, elektrodoak eta burdin makilak atxilotuen barrabil eta baginetan erabiltzen ere erakutsiko ote dieten galdetu dio Espainiako presidenteari.

Horregatik guztiagatik, bere sutez, Rajoyk egin dezakeen pedagogiarik onena polizia eta Guardia Zibila Euskal Herritik ateratzea da.

Bien arteko eztabaida errekondoren galdera batek sortu du. Diputatu subiranistak jakin nahi izan du ea pedagogikoki zer ekarpen egiten duen Guardia Zibilak haurrei arma erakustaldiak egiteak.

 

@ehbilducongreso