1. SAT sindikatuarekiko gure elkartasuna adierazi nahi dugu. Sindikatu horrek antolatu ditu "Arrojado a los leones" liburuaren aurkezpenak. Era berean, aurkezpena egiteko gunea eskaini duen autokudeaturiko gizarte etxearen laguntza eskertu nahi dugu (bertan lanean ari diren gazte talde eta kolektibo sozialei, sindikatuei eta besteei). Beraien jarrera, une oro, eredugarria, tinkoa eta solidarioa izan da.

2. Garrantzitsuena, azken orduan Jaengo Unibertsitateak jarritako zailtasunen gainetik, bertako Alderdi Popularrak, UPyDk eta Guardia Zibil taldeek antolaturiko kanpaina mediatiko politikoaren gainetik eta gizarte etxearen aurrera hurbildutako faxista oihularien gainetik, ekitaldia egin egin izana da eta beraz, ez zutela bertan behera uztea lortu.

3. Ekitaldia erabat arrakastatsua izan zen. Ehundik gora pertsona hurbildu ziren bertara eta horietatik hainbatek ekitaldiaren beraren segurtasuna bermatzeko lanetan aritu ziren.

@ehbilducongreso