PPk bultzatutako kanpaina mediatikoak Sabino Cuadraren "Arrojado a los leones" liburuaren aurkezpen ekitaldia Jaengo Unibertsitate Publikotik kanpoko leku batean egitera behartu ditu antolatzaileak.

Amaiurrek gogor salatu nahi ditu PPk Sabino Cuadrari bere liburua Jaengo Unibertsitatea bezalako leku publiko batean aurkeztea eragozteko egin dituen presioak.

PPren jarrerak argi eta garbi erakusten du alderdi ultra horrek ez duela inolako sen demokratikorik eta sekula ez duela eten frankismoarekin lotzen duen zilbor-hestea.

Amaiurrek publikoki eskertu nahi dio SAT Andaluziako Langileen Sindikatuari Euskal Herriarekin erakutsi duen elkartasuna. Era berean, koalizio subiranistak bere elkartasun osoa agertzen dio SATi espainiar ultraeskuinaren aldetik etengabe jasaten ari den eraso guztien aurrean.

PPk eragotzi nahi duen arren, Sabino Cuadraren ahotsa entzun egingo da Jaenen. "Arrojado a los leones" liburuaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da, apirilak 23, Jaén En Pie Zentro Sozial Autogestionatuan (Martínez Molina kalea, 39).

@ehbilducongreso