"Eztabaidan dagoena ez da legea, demokrazia baino. Zuri, Rajoy jauna, zure gobernuari eta Estatu honi, kataluniarrek, galiziarrek, euskal herritarrek edo eta beste nazioetako herritarrek erabakitzen dutena onartzea besterik ez dagokizu". Horrela hasi du Xabier Mikel Errekondok bere hitzartzea.



Euskal diputatuak duela bederatzi urte Espainiako Diputatuen Kongresuan Ibarretxe lehendakari ohiaren proposamen politikoaren inguruan egin zen eztabaidari erreferentzia egin dio. "Gaur, duela bederatzi urte bezala, Espainiako gobernuak, Alderdi Popularrak, PSOEk eta Estatuak berak ere, porrota ezagutuko dute zuen legeek, zuen harrokeriak eta zuen itxikeriak ez dutelako herri oso baten borondatea zapuztuko", esan du.

Jarraian, "demokrazia legeen gainetik dagoela" esan du diputatu subiranistak eta zera galdetu du; nola den posible Erresuma Batuan demokratikoa dena espainiar estatuan ez izatea.

Euskal diputatuak gogoratu duenez "iraganean bezala, orain ere, euren lege eta Konstituziora jotzen dute eta iraganean bezala, orain ere, mehatxu militarrak dirau".

Errekondo bere hitzartzea bukatu du esanez, Katalunia bezalaxe Euskal Herria ere martxan dagoela. "Jaun andreok, bagoaz Euskal Bidean. Hasiak gara bide horretan. Aurrera goaz. Eta lortuko dugu!", esan du.

@ehbilducongreso