Koalizio subiranistak Kataluniar Herriek, Euskal Herriak, Galizak eta estaturik gabeko beste nazioek, euren etorkizunaz erabakitzeko duten eskubidea defendatuko du Espainiako kongresuan bihar egingo den eztabaidan.

Era berean, Estatuari biharko esztabaidaren garrantziaz ohartaraziko dio euskal koalizioak, izan ere, Kataluniako gehiengo zabal batek egiten dituen aldarrikapenei demokratikoki erantzuteko aukera eskainiko baitzaio.

Amaiurren diskurtsoa Xabier Mikel Errekondok egingo du eta besteak beste, euskal gizarteak bere bide propioa egitearen garrantzia nabarmenduko du.

@ehbilducongreso