Attachments:
Download this file (PNL Garoña Pleno marzo 2014.pdf)Cierre definitivo de Garoña [ ] 127 kB

Bihar, asteartea, Garoñako zentral nuklearraren behin betiko eta atzera ezinezko itxiera eskatuz, Amaiurren legez besteko proposamena eztabaidatuko da Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Amaiurrek, bere proposamenean dioenez, erabat zaharkitua dagoen zentrala da Garoñakoa, bai bere teknologiagatik eta baita bere 44 urteko adinagatik. Horrek guztiak, arrisku handiko zentrala bihurtzen duela nabarmentzen du Amaiurrek.

Legez besteko Proposamenak lau puntu jasotzen ditu. Alde batetik, zentrala behin betiko itxi dezala eskatzen dio Amaiurrek Espainiako gobernuari.

Bigarrenik, zentrala desegiten hasteko lanak berehala hasteko eskaria luzatzen dio, beste ezeren gainetik, segurtasuna eta gardentasuna lehenetsiz.

Hirugarrenik, segurtasun eta gardentasun horren berme gisa, zentralaren desegite prozesuaren jarraipenerako erakunde arteko batzordea eratzeko eskatzen du Amaiurrek. Batzorde horretan, besteak beste, Arabako udalerriek, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza izango lukete.

Eta laugarrenik, zentralaren itxierak kalteturiko eskualdean berrindustrializazio prozesu bati ekiteko eskaria luzatzen dio Amaiurrek Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso