Attachments:
Download this file (Preguntas sobre víctimas BVE-GAL.pdf)Preguntas sobre las víctimas de GAL-BVE [ ] 128 kB

Koalizio subiranistak barne ministroaren berehalako agerraldia eskatu du biktima horiei laguntzak ukatzeko arrazoiez argibideak eman ditzan batzordean bertan.

Argudio ez juridikoak erabiliz estatu terrorismoaren biktimak baztertzearen arrazoiak jakin nahi ditu koalizio subiranistak.

Ildo horretan, estatu indarkeriaren biktimengandik jaso dituen eskari guztiei buruzko datuak eskatu dizkio Jon Inarritu diputatuak Espainiako gobernuari.

Amaiurrek jakin nahi du oinarri politikoko indarkeriaren biktimak irizpide ideologikoak erabiliz sailkatu dituen ala ez barne ministerioak.

Jon Inarritu diputatuak ohartarazi duenez, komunikabide batzuk kaleraturiko informazioa zuzena balitz, Espainiako gobernua "prebarikazio administratiboa" bezala ezaguna den delitua egiten ariko litzateke.

Gainera, biktimen gaian Rajoyren gobernuak duen irizpide bikoitza salatu du. Bere esanetan, "badirudi estatu terrorismoa justifikatzen ari dela Espainiako gobernua".

@ehbilducongreso