BNG, ERC eta Amaiurreko 17 diputatu eta senatariek 35/02 makroepaiketaren kontra egindako manifestua babestu dute gaur. Audientzia Nazionalean egiten ari diren epaiketa hori, gaur da amaitzekoa.

Amaiurreko bost diputatu, ERCko diputatu Joan Tarda eta BNGko diputatu Rosana Perez agertu dira komunikabideen aurrean, eta manifestua irakurri dute Diputatuen Kongresuan.

Rafa Larreina diputatu subiranistak esan du justiziak denbora berrietarako "trantsizioa" egin behar duela, eta salatu egin du epaiketa politiko horretan, beste kasu batzuetan gertatu den moduan, helburuak direla epaitzen direnak, eta ez bidea.

 

ERCren izenean Joan Tardak hartu du hitza, eta epaiketa politiko baten aurrean gaudela salatu du: "euskal hiritarrak kriminalizatzen eta epaitzen dituzte ideologia hutsagatik".

Rosana Perez BNGko kideak bere aldetik, argi utzi du, makroepaiketa honek ez duela "ekarpenik egiten" euskal gatazkaren amaierari eta baketzeari begira.

@ehbilducongreso