Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideen aurka Epaitegira joateko agindua dela eta, hauxe adierazi nahi du Amaiurrek:

  • Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideei zein bakearen alde, nola edo ahala, lanean ari diren guztiei gure elkartasunik beroena adierazten diegu.
  • Euskal herrian irekitako prozesuaren aurka Espainia eta Frantziako estatuek orain arte erakutsi duten jarrera onartezina da erabat ikuspuntu orotik.
  • Espainiar estatua iritsi den gorroto eta mendeku gose maila salatzen dugu. Beste estatu batzuk iritsi ez diren mailara iritsi da Espainiakoa.
  • Euskal herritarren bake nahiaren gainetik duela bi urte gure herrian sortutako ilusioa suntsitu nahi du Mariano Rajoyren gobernuak.
  • Bidean oztopoak jartzeari utzi eta orain arte izan ez dugun bakea lortzeko aukera serio eta arduraz hartzeko ordua du Alderdi Popularrak.
  • Elkarrizketara eta sen onera hurbiltzea exijitzen diogu Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso