Euskal diputatuak Espainiako kongresuko diputatuei begira esan duenez, azken urteetan eskubide indibidualekiko euren konpromisoa "gutxituz" joan dira. "Zertaz lotsatu" egoteko moduko egoeran daudela nabarmendu du.

"Nazioartean eredu izatetik, lotsatuta egoteko arrazoiak izatera pasako zarete", adierazi du. Larreinak Espainiako konstituzioak hasiera batean zuen izaera "aurreratua" galduz joan dela esan du.

Aitzitik, diputatu subiranistak azken urteetan izan diren egunkarien itxierak, torturen estalpena eta torturatzaileen goraipamenak salatu ditu.



 

"Eta orain, justizia unibertsalaren erabateko ezabapenaren aurrean gaude", adierazi du. Bere arabera, "buruan" egotetik, "azkena" izatera pasako Espainiako justizia.

"Interes ekonomikoak pertsonaren duintasunaren gainetik jartzen dituzue", esan du Larreinak PPko diputatuei begira.

Diputatu arabarrak eskubide kolektiboen alorrean Espainiako konstituzioaren izaera atzerakoia kritika du. "Ez du Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartzen", esan du.

@ehbilducongreso