Attachments:
Download this file (Nafarroa  Propuesta de Resolución .pdf)Propuesta de Resolución sobre Nafarroa [ ] 61 kB

“Estatuaren egoerari buruzko eztabaida” delakoaren baitan, Nafarroak bizi duen egoerari buruzko ebazpen proposamena aurkeztu du koalizio subiranistak.

Sabino Cuadrak sinatu du proposamena eta besteak beste, Nafarroan gertatu diren azken gertaerei buruzko errepasoa egiten du.

Joan den otsailaren 22an Iruñean egin zen manifestazio jendetsuaz gain, azken egunetan Espainiako Gobernuko hainbat ministrok egin dituzten adierazpenak aipatzen ditu Amaiurrek proposamenak. Euskal koalizioaren arabera, adierazpen horiek Nafarroaren eztabaida politikoan “mutur sartzea” dira.

Nafarroari buruzkoaz gain, Amaiurrek beste hiru ebazpen proposamen aurkeztu ditu: egoera sozioekonomikoari, erabakitze eskubideari eta gatazkaren konponbideari buruzkoak, hain zuzen.

@ehbilducongreso