Amaiurreko diputatu Rafa Larreinak Espainiako Gobernuari galdera egin dio Carlos Urkijo Gobernuak EAEn duen delegatuaren jarrerari buruz. Larreinaren arabera, jarrera horrek "ernegua areagotu baino ez du egiten". Esan duenez, ernegu horrek, ez dio mesederik egiten inori: "ez PPri, ez Gobernuari, ez euskal gizarteari".

Gobernuaren delegatuaren jarrerak ez du laguntzen gatazka konpon dadin Larreinak esan duenez, eta Urkijok bereak ez diren betebeharrak egiten diharduela gehitu du. "EAEn Estatuak daukan administrazio hondarra kudeatu behar luke Urkijok eztabaida politikoan sartu beharrean; tiltuarren bila baino ez dabil".



"Hau ez da trintxerak eraikitzeko garaia, zubiak egitekoa baino", esan du Amaiurreko diputatuak.

Cristobal Montoro, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministroak erantzun dio, Espainiako gobernuak EAEn duen ordezkariak konstituzioak agintzen dion lana betetzen duela eta, orain arte, 537 administrazio errekurtso jarri dituela Arabako (77), Bizkaiko (215) eta Gipuzkoako (245) hainbat erakundek hartutako erabakien kontra.

@ehbilducongreso