Diputatu subiranistak dio Gamazadaren amaieran sorturiko "laurak bat" hura, Euskal Herri osoa batzen duen "zazpiak bat" dela gaur egun.

Amaiurreko diputatuak bere lekuan utzi ditu PP eta PSOE eta berreskuratu nahi duten inkonstituzionaltasun aurreko helegitea delakoaren benetako helburua zein den argitu du.



Larreinak "Gamazaden" 120.garren urteurrena dela nabarmendu du eta estatuko bi alderdi nagusiei gogoratu die "ez dutela historiarengandik deus ikasi".

Bere ustez, ekimen hau bi alderdiek batera aurkeztu zezaketen eta are gehiago, ekimen honen helburua nagusia "arazo historiko bati nola edo ahalako irtenbidea ematea dela" esan du. Alegia, "estatuan dauden nazio ezberdinak aitortzeko ezintasuna".

Bere hitzetan, "PP eta PSOEk ez dute deus ikasi" eta gehitu duenez, ezer konpondu baino gauzak okertu egingo ditu konstituzionaltasun aurreko helegiteak.

Larreinaren arabera "arazo politikoak sekula ez dira epaitegietan konpontzen" besteak beste, "Konstituzio Epaitegia ez delako neutrala".

Euskal diputatuak adierazi duenez, "Euskal Herria eta estatuaren arteko gatazka burujabetza gatazka bat da" eta estatuan dituzten gehjiengoak Euskal Herrian inposatzea leporatu die PP eta PSOEri.

@ehbilducongreso