Diputatu subiranistaren arabera, Ceutako gertakariek "argi" utzi dute Espainiako gobernuak Saharaz hegoaldeko etorkinen legez kontrako kanporatzeak burutu dituela.

Horrezaz gain, Amaiurren galderei ez erantzun izana leporatu dio Inarrituk Fernandez Diaz ministroari. Besteak beste, Maroko eta Ceuta arteko muga pasabideetan dauden bideo kamerek hartutako irudiak eskatu dizkio diputatu subiranistak Espainiako barne ministroari.



 

Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, barne ministroak segurtasunari buruzko xehetasunak eman bai baina horrelako gertakariak berriz ere gerta ez daitezen alternatibarik ez du eman. "Berriz ere, segurtasuna giza eskubideen gainetik jarri du Alderdi Popularraren gobernuak", esan du Inarrituk.

@ehbilducongreso