Attachments:
Download this file (Carta al Gobierno.pdf)Carta al Gobierno sobre Arkaitz Bellón [ ] 72 kB

Koalizio subiranistako diputatuek euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko kartelak eta banderolak erakutsi eta Elorrioko gaztearen heriotzaren erantzule egin dute Espainiako gobernua.



Era berean, Xabier Mikel Errekondok Soraya Saez de Santamaria Espainiako presidenteordeari eskutitza eman dio eskura. Bertan, espetxe politika behin betiko bukatzeko eskatu du Amaiurrek, Eskutitzak dioen bestea, "espetxe politikak ez duela iraganeko injustizien erreparaziorako ez eta etorkizuneko bakea eraikitzeko balio".

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan, Errekondok salatu du barne ministroak uko egin diola barne gaietarako batzordean bihar egingo duen agerraldian Arkaitz Bellonen heriotzari buruzko argibideak emateari.

@ehbilducongreso