Koalizio subiranistak Espainiako barne ministroaren eta espetxeetako idazkari nagusiaren berehalako agerraldiak eskatu ditu gaur Arkaitz Bellon presoaren heriotzari buruzko argibideak emateko.

Komunikabideen aurrean eginiko agerraldian, Onintza Enbeita eta Jon Inarritu diputatuek adierazi dute "Bellonen heriotzaren erantzulea espetxe politika bera dela". Eta diputatu subiranisten arabera, "politika horrek arduradun politikoak ditu".

"Sakabanaketak, isolamenduak eta Arkaitzek jasandako jipoiek erantzuleak dituzte", esan dute Enbeitak eta Inarrituk. Eta gehitu dute "espetxe politika anker eta mendekatiak behin betiko bukatu beharra daukala".

Amaiurrek bat egin du Arkaitz Bellonen sendiaren saminarekin.

@ehbilducongreso