Amaiurreko diputatuak 50. Hamarkadan AEBko "macarthismoarekin" eta Zugarramurdin izan zen "sorginen ehizarekin"v alderatu du euskarak Nafarroan bizi duen jazarpena.




Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak Espainiako Gobernuari galdetu dio, ea benetan egin duen Goardia Zibilak UPNk hainbat komunikabidetara filtratu duen informea.

Haren hitzetan, Nafarroako Hezkuntza Sailburuak gaur egindako adierazpenei erreparatuz, argi dago txosten hori egin egin dela, eta PPk eta UPNk gaiaren inguruan duten jarrera zinikoa dela gehitu du.

Cuadrak salatu egin du Nafarroan D eredua, D ereduko irakasleak zein euren seme-alabak D ereduan matrikulatzen dituzten gurasoak kriminalizatzea dela txostenaren helburua, eta helburu hori lortzeko bidean kokatu du informazioa filtratu eta nahastu izana.

Hari horri jarraituz, esan du kanpaina "zikin" hori, PP eta UPNren kontra itzuli dela, eta gogoratu du Nafarroako Parlamentuak eta sendikatuek txostenak egiten dituen salaketen zentzurik eza salatu dutela.

Joko zikina

Diputatu subiranistak PP eta UPNri leporatu egin die Nfarroan euskararen zein euskarazko irakaskuntzaren kontra joko zikina egitea. "Gutxietsi egiten dute, eta aurrekontuak murrizten dizkiote behin eta berriro, komunikabideek jazarrai egiten dute, eta azkenean, kriminalizatu egiten dute", esan du. Cuadraren ustez, PPk eta UPNk, "euskara beria-arasetan eta museoetan gorde nahi dute; eta euskal hiztunak hizkuntza erreserbetan".

Hala ere, esan du, euskara eta Euskal Herria ezin izan dituztela akabatu "ez enperadore erromatarrek, ez errege godoek, ez Austriatarrek, ez Borboiek eta ez Frankok; eta are gutxiago lortuko dute halakorik haien oinordeko PP eta UPNk".

@ehbilducongreso