Koalizio subiranistak Jose Manuel Soriaren berehalako bi agerraldi (batzordean eta osoko bilkuran) eskatu ditu Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan jartzeko Espainiako gobernuak dituen asmoez azalpenak eman ditzan. Horrezaz gain, Amaiurrek idatzizko hainbat galdera aurkeztu ditu gaur.

Atzo, urtarrilaren 14an, Alberto Nadal industria estatu idazkariak iragarri zuenez, zentral nuklearrari berriz ere argindarra sortzeko baimena emango liokeen Errege Dekretua onartuko du ministro kontseiluak urtarrilaren bukaeran edo eta otsailaren hasieran.

Xabier Mikel Errekondoren arabera, Espainiako gobernuak bizkar ematen die euskal erakunde eta gizarteari. Bere hitzetan, Garoñaren biziraupena luzatzeak zentrala bonba atomiko bihurtzea esan nahi du.

@ehbilducongreso