EITBri eginiko adierazpenetan, Onintza Enbeita diputatuak adierazi du preso ohien interlokuzio taldea talde publikoa dela 2012ko udaberrian komunikabideen aurrean euren burua aurkeztu zutelako. Bere esanetan, "hilabetetan egindako lana Durango ikusi genuen". Agerraldi horretan preso politiko ohiek konponbidean urrats "potoloa" eman zutela uste du Enbeitak.

Bere iritziz, polizia operazioak "argi utzi du nor dagoen konponbidean aurrera egiteko prest eta nortzuk diren konponbide horretako bidea oztopatu eta zapuztu nahi dutenak".

Iñaki Goioaga senatariaren bulegoaren harira sortutako polemika dela eta, Enbeitak adierazi du "muntaia mediatiko lotsagarri baten aurrean gaudela". Amaiurreko diputatuak azaldu duenez, ostegunean goizaldeko lauetan bere bulegoan zegoen Goioaga eta hala ere, zehaztu du, inork ere ez ziola notifikaziorik ekarri. Enbeitak "zenbait" komunikabideren jarrera kritikatu du bere esanetan, operazio honetan "Guardia Zibilaren aurretik ibili direlako".

Diputatu suberanistaren arabera zortzi atxilotu ez baleude, lasai egoteko mezua igorriko luke. Baina une honetan Guardia Zibilaren esku zortzi euskal herritar egotea "oso larria" dela nabarmendu du eta ildo horretan esan du, gertakari honen aurrean ezer esan beharrean euren polizia abokatuen bulegoen atarira bidali dutenek jakin beharko dutela zein den euren ardura. "Hemen gauzak konponduko badira, bakoitzak bere ardurak onartu beharko dituela" esan du Enbeitak.

@ehbilducongreso