Onintza Enbeita diputatuak adierazi duenez, ministro kontseiluak gaur onartu duen lege murriztaileak "argi erakusten du PPren gobernuak ez dituela emakumeen eskubideak errespetatzen".

Bere esanetan lege hau emakumeen kontra doa eta haurdun dagoen emakumeen eskubideak babesteko legea izena eman izana lotsagarritzat jo du.

"Lotsagarria da ez dituelako inondik inora emakumearen eskubideak bermatzen", esan du Amaiurreko diputatuak. Aitzitik, "emakumeen eskubideak bermatzen dituena askatasuna dela" nabarmendu du. "Emakume bakoitzak bere gorputzarekin zer egin nahi duen erabakitzeko askatasuna", zehaztu du Enbeitak.



@ehbilducongreso