Koalizio subiranistak Rajoyren gobernuari galdetu dio Nafarroako herritarren borondatea eta sinatuak dituen nazioarteko itunak errespetatzeko asmorik duen ala ez. Hitz gutxitan, Nafarroako herritarrek EITBren seinalea modu normalizatuan jasotzeko duten eskubidea beteko duen ala ez.



Era berean, Amaiurrek Jose Manuel Soria industria ministroari eskatu dio ez ditzala neurri administratiboak hartu "Nafarroako herritarren eskubideak bermatzeko ahaleginak egiten dituztenen aurka".

Horrezaz gain, Alberto Unamunzaga senatariak Espainiako gobernuari eskatu dio telebista emisioak aktibatzeko EITBk egin dezakeen ahaleginaren aurka neurri errepresiborik ez dezan hartu. Ildo horretan, eta Alderdi Popularreko senatariak esertzen diren aldera begiratuz, Uanmunzagak esan die UPNren obsesioak gauzatzen dituen indarra izateari utz diezaiotela.

@ehbilducongreso