EITBk Nafarroan duen sare analogikoaren digitalizazioaren lehen fasea jarri du martxan. Ekimen horren helburua Nafarroako herritarren nahiari erantzutea da eta nahi hori, 2013ko urriaren 25ean Foru Parlamentuan onarturiko ebazpenean islatzen da.

Hala ere, abenduaren 11ean, EITBk Nafarroan duen sare analogikoaren digitalizazioaren lehen fasea indarrean jarri baino egun bat lehenago, UPNren gobernuak Espainiako gobernuarengana jo zuen auzi honi buruzko neurriak har zitzan. UPNren asmoa Nafarroako herritarrek EITBren seinalea normaltasunez ez jasotzea da.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 17an Amaiurrek galdera hauxe egingo dio Espainiako gobernuari:

EITBren seinalea normaltasunez jasotzeko Nafarroako herritarrek duten eskubidea bermatuz herritar horien nahia eta borondatea errespetatzeko asmoa du Gobernuak?

@ehbilducongreso